Negozio eta merkatari elkarteentzat, digitalizaziorako dirulaguntzak

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 15a, 00:00

Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta Kontsumo sailak argitaratu ditu.

Negozioentzat eta merkatarien elkarteentzat digitalizaziorako dirulaguntzak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta Kontsumo sailak. Onuradunak Merkataritza-sektoreko mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak dira, EJSN-2009ko 45. 46. edo 47. kodeetan alta emanak eta merkatarien elkarteak. Aurkezteko epea apirilaren 27a izango da.

Proiektuaren gutxieneko zenbatekoa 1.500 eurokoa da merkataritza-sektoreko enpresentzat eta 50.000 euro merkatari elkarteentzat.

Laguntzaren muga, diruz lagun daitezkeen gastuen %100 artekoa da, 50.000 euro arte merkataritza-sektoreko enpresentzat eta 100.000 euro merkatari elkarteentzat.

Bazkideen kolektiboaren eraldaketa digitalera bideratutako gastuak lagunduko dira, baita salmenta-puntua modu kolektiboan eraldatzeko gastuak; jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako gastuak; ornidura-kateari eta trazabilitateari dagozkien gastuak.

Bestelako laguntzak ere bideratuko dira: WiFi sareak ezartzea; merkataritza-eskaintzari buruzko informazioa ematen duten aplikazioak; tokitik hurbil dauden arkitektura, historia edo kultura-ondareko elementuei buruzko informazioa ematen duten aplikazioak, turismoa hainbat esparrutan sustatzeko: gastronomian eta erosketetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!