Snackak eta hortzetako produktuak. Denak al dira benetan eraginkorrak?

Kronika - Erredakzioa 2023ko apirilaren 15a

Hainbat faktorek eragin dezakete hortzetan sarroa metatzea, hala nola arraza motak (txakur txikiek sarroa pilatzeko joera handiagoa dute), elikadurak, kosk egiteko ohiturek, genetikak, ahoko ph-ak eta abarrek.

Hortzetako produktuekin bi faktoretan eragin dezakegu batez ere. Alde batetik, marruskadura-efektu mekanikoa, murtxikagarria den zerbaitek zenbat eta denbora gehiago iraun, orduan eta eraginkorragoa izatea eragiten duena; eta, bestetik, sarroa erasotzen duten horietako batzuek (hortzetako gisa saltzen diren batzuek bakarrik) daukaten entzima-efektua, ahoko ph-a erregulatuz metaketa zailtzen duena eta, gainera, arnasa hobetzen duena.

Iragarkietan eta publizitatean badirudi denek utziko dituztela gure txakurraren hortzak garbi eta distiratsu, baina errealitatea ez da hori. Horregatik, Canexionen arduratu gara benetan funtzionatzen duten eta eraginkortasuna frogatuta daukaten snackak eta hortzetako produktuak bilatzeaz, aukeratzeaz eta ekartzeaz.

Benetan eraginkorrak diren produktu horiek, izan daitezke hortzetako pasta entzimatikoak, mahats arrezko nutrizio-osagarriak, jostailuak eta snack mastekagarriak...

Zuen txakurrarekin etortzen bazarete gure denda/klinikara, bere hortzen egoera ebaluatu dezakegu, eta bere faktore partikularren arabera, aholkatuko dizuegu zer izango litzatekeen egokiena berarentzat.

Canexionen izango gara zuen zain, Hernaniko Akarregi industrialdean

Canexion - Maskotentzako kalitatezko denda eta aholkularitza
Akarregi poligonoa, 10. Hernani
943 04 87 83
www.canexion.es

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!