Hernanik gaur itxiko du denboraldia Uribealdearen aurka Mungian

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 15a, 00:00

Hernanik denboraldia amaituko du.

Bigarren fasea partidu guztiak irabazita amaitu nahi du eta horretarako gaur irabazi egin behar du.

Zapore gazi gozoko denboraldia gaur amaituko du Hernanik, Ohorezko B mailan. Azken partidua Mungian jokatuko du, 16:30etan, Uribealdearen aurka; eta irabaziz gero, ligako bigarren fasea seitik sei garaipenekin amaituko luke. Hori izango da helburu nagusia, irabazi eta partidurik galdu gabe amaitzea bigarren fase hau. Hala ere zapore gazia ere izan du denboraldiak. Hernaniren helburua igoerako fasea jokatzeko multzoan sartzea zen eta hori ezin izan zuen lortu denboraldi hasieran. lehenengo fasean laugarren amaitu eta gero. Getxo, Zarautz eta Independienteren atzetik geratu ziren sailkapenean, hiruren aurka galdu ondoren. Hiru sailkatzen ziren hurrengo fasera eta Hernanik ezin izan zuen onenen fasera sailkatu. 

Bestetik, gaur Landaren 16 eta 18 urtez azpikoek Euskal Ligako jardunaldia jokatuko dute, 10:30etan eta 12:00etan, hurrenez hurren, Uribealdea eta Domiberia Riojaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!