Tilos 7 Pasa pala txapelketa etzi hasiko da, guztira 73 bikoterekin, aurten ere lau maila ezberdinetan banatuta

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 15a, 00:00

Astelehenetik ostegunera jokatuko dira partiduak eta finalak ekainean izango dira.

Hernaniko pala txapelketa herrikoiena, Tilos 7 Pasa, etzi astelehenean hasiko da 73 bikoterekin, inoiz baino gehiago. Aurten ere lau kategoriatan banatuta: lehenengo maila, neskena, bigarren maila eta herrikoia.

Ohi bezala, astean zehar jokatuko dira partiduak, astelehenetik ostegunera. Lau partidu izango dira egunero, arratsaldeko 17:45etan hasita, Tilosetan. Horrela, astero 16 partidu izango dira, txapelketaren aurreneko asteetan, nahiz eta lehenengo astean astelehenetik asteazkenera jokatu. 22 tantora jokatuko dituzte partidu guztiak fase guztietan.

 

Ligaxka, txapelketa hasteko

Multzo ezberdinetan banatuta hasiko dute txapelketa, kategoria bakoitzean. Horrela, ligaxka jokatuko dute aurrena, astelehenetik ostegunera egunero, ekainaren hasierara arte. Multzo bakoitzeko bikoteek, denek denen kontra jokatuko dute aurreneko fase horretan.

Aurten multzo bakarra izango da lehenengo mailan, eta guztira, soilik lau bikote. Finalerdietan aurrenekoak, laugarrenaren aurka jokatuko du eta bigarrenak, hirugarrenaren aurka.

Nesketan bi multzo izango dira, zazpi bikoterekin, inoiz baino gehiago. Talde bat hiru bikotekoa izango da eta bestea laukoa. Talde bakoitzeko lehenengo biak pasako dira finalerdietara. 

Bigarren mailan ariko dira bikote gehien, 44 guztira, hamalau multzotan banatuta; hiru bikoteko hamabi talde eta lau bikoteko bi talde. Multzo bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak eta lau hirugarren hoberenak sailkatuko dira final hamaseirenetara.

Eta txapelketa herrikoiean, azkenik, 18 bikote ariko dira, sei multzotan banatuta. Final zortzirenetara sailkatuko dira multzo bakoitzeko aurreneko biak eta hirugarren sailkatutako lau bikote onenak.

Bi edo bikote gehiago sailkapenean berdinduta dauden kasuetan, aldeko eta kontrako tantoen aldea hartuko da kontuan. Ligaxka bukatuta, ekainean hasiko dira kanporaketak: bigarren mailakoek final hamaseirenetan ekingo diote, lehenengo mailakoek eta neskek finalerdietan eta herrikoikoek final zortzirenetan. Inoiz baino partidu gehiago jokatuko dira bigarren fase horretan. Guztira, 48 partidu jokatuko dituzte bigarren fase horretan, finalen egunaren aurretik.

TILOS 7 PASA TXAPELKETAKO MULTZOAK

NESKAK

A TALDEA
Saralegi-Tolaretxipi
Nerea-Andrea
Igaratz-izaro
Maria-Enara

B TALDEA
Saralegi-Eldua
Aldazabal-Aldazabal
Iraitz-Alaitz

 

LEHENENGO MAILA

Agirre-Manterola
Loidi-Luixa
Ramos-Zubimendi
Arizmendi-Inda

 

BIGARREN MAILA

A TALDEA
Izquierdo-Aizkorreta
Mañel-Txema
Urdangarin-Luluaga

B TALDEA
Xuban-Paulo
Gartzia-Loidi
Txiki-Danbo

C TALDEA
Apaolaza-Ezeiza
Leitza-Jauregi
Oiaga-Zubeldi

D TALDEA
Irazustabarrena-Salaberria
Landa-Etxabe
Bingen-Lander

E TALDEA
Mendizabal-Mendizabal
Xiker-Aritz
Ekhi-Dani


F TALDEA
Polaina-Arregi
Ezeiza-Gorostidi
Kristian-Mintxo

G TALDEA
Beñat-Andoni
Goia-Zurutuza
Hernández-Murgiondo

H TALDEA
Arregi-Urreaga
Arregi-Etxeberria
Luixa-Olasagasti

I TALDEA
Elejalde-Berdengue
Noble-Gurutzeaga
Iraola-Zabala

J TALDEA
Letamendi-Etxeberria
Arandia-Alkorta
Mazizior-Mendizabal


K TALDEA
Gartziandia-Dorronsoro
Etxeberria-Larretxea
Mitxelena-Arzallus

L TALDEA
Juaristi-Azpiroz
Bittor-Markel
Etxebe-Pagoaga

M TALDEA
Artola-Vega
Josu-Galartza
Tapiz-Arriola
Etxabe-Txapei

N TALDEA
Salvador-Salvador
Zumeta-Galarraga
Agirre-Lete
Karrera-Mendigain 

 

HERRIKOIA


A TALDEA

Unai-Arnaitz
Esnal-Mendizabal
Otegi-Erdozia

B TALDEA
Axel-Teje
Zabalegi-Gorrotxategi
Domin-Sergio

C TALDEA
Jon-Jon
Mendizabal-Artetxe
Pagola-Urien

D TALDEA
Rodríguez-Del Rio
Ubide-Bereziartua
Muñoz-Barrutia

E TALDEA
Bautista-Iparragirre
Auritz-Anartz
Elizalde-Ortiz

F TALDEA
Iñaki-Ane
Lujanbio-Amondarain
Pagola-Cisneros

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!