Hiru hitzaldi eta 'AHLAM, bizitza batekin amestuz' erakusketa, apirilean

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 14a, 00:00

AHLAM erakusketaren aurkezpena Alaia Martinek lagundua izango da.

KPFn izango dira hitzaldiak, Amherrek antolatuta eta erakusketa, UNRWA Euskadik antolatuta.

Amher SOS Arrazakeriak hiru hitzaldi antolatu ditu hilabete honetarako, nazionalitatearen, ikasketen homologazioaren eta lan-aholkularitzaren inguruan. Horrez gain, erakusketa batez gozatzeko aukera izango dute Kulturarteko Plaza Feministako bisitariek, apirilean zehar. 

Apirilaren 18an, 18:00etan, Nazionalitatea eskuratzeko prozedura hitzaldia eskainiko da. Amher SOS Arrazakeria elkarteak antolatu du eta hitzaldia gaztelaniaz izango da. 

Apirilaren 20an, 17:00etan, ikasketen homologazioaz ariko dira KPFn. Antolatzaileak, Amher SOS Arrazakeria eta Bidez Bide Elkartea dira eta hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Egun berean, apirilaren 20an, 18:30etan, AHLAM, bizitza batekin amestuz erakusketaren aurkezpena egingo da. Libanoko emakume palestinar errefuxiatuen istorioak kontatzen dira bertan. Aurkezpena Alaia Martin bertsolariak lagundua izango da, eta ondoren mokadu jatea egingo dute. Antolatzailea da UNRWA Euskadi. Aurkezpena euskeraz izango da. 

Apirilaren 24an, 18:00etan, hitzaldia, lan-aholkularitza buruz izango da. Hau ere gaztelaniaz eskainiko da eta Amher SOS Arrazakeriak antolatu du. 

Erakusketari dagokionez, apirilaren 28ra arte bisitatzeko aukera egongo da. AHLAM, bizitza batekin amestuz erakusketak txundigarriak eta emozioz beteriko benetako istorioak kontatzen ditu. Lana Susanna Martinek eta Cristina Buenok UNRWA Euskadirentzat sortutako komikian oinarrituta dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!