Rías Baixasera joateko izen ematea, ixtear

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 13a, 00:00

Rias Baixarera bidaia antolatu dute Goiz Eguzkiko kideek, ekainaren 3tik 8ra arte. Martxoaren amaieran ireki zuten izena emateko epea, eta datorren astelehenean itxiko da. Gutxienez 45 pertsonako taldea sortu behar dute bidaia egin ahal izateko; aldiz, 53 baino gehiagok ematen badute izena, zozketa egingo dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!