Donostiako Canopy zuhaitz parkera irteera bertan behera geratu da

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 13a, 00:00

Zeramika tailerra antolatu da biharko Gaztelekuan.

Eguraldiaren ondorioz hartu da erabakia. Ekintzak izango dira Hernaniko Gaztelekuan igandera arte.

Canopy zuhaitz parkera gaur egin behar zen irteera bertan behera geratu da. Euriaren eraginez hartu dute erabakia Hernaniko Gaztelekuko kideek eta egoitzan bertan geratuko dira ekimen ezberdinak antolatzeko. Aste Santuko oporretarako antolatu duten egitarau berezia zen eta nahiz eta bertan behera geratu, igandera arte mantenduko dituzte luzatuko tailerrak eta txangoak. 

 

Udaberriko egitarau berezia, igandera arte

Bukaerara iristen ari da Hernaniko Gaztelekuak Aste Santuko oporretarako prestatu duen egitarau berezia. Lau ekintza besterik ez zaizkie geratzen, gaurtik igandera arte. Bihar zeramika tailerra egingo dute Gaztelekuan, arratsaldeko 16:30etan hasi eta 20:30ak arte. 

Zapore goxoagoarekin bukatuko dute larunbata, zeramikatik sukaldaritzara pasako baitira gazteak. Sukaldaritza tailerra izango da Gaztelekuan, eta pizza txikiak egiten pasako dute arratsaldea, ondoren bertan dastatzeko. Bi tailer hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea; nahikoa da egunean bertan Gaztelekuan azaltzea.

Azkenik, oporraldiko azken irteera igandean egingo dute. Zinkoeneako autobus geltokian jarri dute hitzordua, zinemara joateko. Kasu honetan, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 5 euroko fidantza jarri beharko du parte hartzaile bakoitzak, jarduerara joandakoan itzuliko dietena, eta fitxa bete beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!