Tomate landareei buruzko gakoak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 12a, 00:00

Furgobaratzaren tailerretako bat.

Furgobaratzaren tailerra egingo dute Hernaniko Baratze Parkean, eta tomateei buruzkoa izango da.

Furgobaratza tailerra egingo dute gaur Hernaniko Baratze Parkean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa, eta tomate landareari buruzko informazioa emango dute. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte; hala nola, landaketa distantzia, zaintza eta tratamendua.

Parte hartzen duten pertsonek tomate landareak hartzeko aukera izango dute, ondoren etxean landatu ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!