Ander eta Malen Pacheco Monterok saria lortu dute Andorra Saxfest lehiaketan

Ander eta Malen Pacheco Monterok saria lortu dute Andorra Saxfest lehiaketan 2023ko api. 11a, 00:00

Andorra Saxfest lehiaketaren X. edizioan sariak lortu dituzte Ander eta Malen Pacheco Montero hernaniarrek. Ander bigarren gelditu zen 9 urte arteko A mailan, Oleksandra Popel ukrainarraren atzetik. Malenek, aldiz, garaipena lortu zuen 12 urte arteko B mailan. 

Jaialdi garrantzitsua da saxofoilari gazteentzat, eta aurtengo edizioan herrialde askotako 160 musikarik hartu dute parte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!