'AHLAM, bizitza batekin amestuz' komiki erakusketa martxan, Kulturarteko Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 11a, 00:00

Hilaren 28ra arte egongo da erakusketa zabalik, eta ekitaldi berezia antolatu dute datorren astean.

'AHLAM, bizitza batekin amestuz' komiki erakusketa ikusgai dago Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan. Susana Martinek eta Cristina Buenok sortutako komiki batetik abiatutako erakusketa da, UNRWA Euskadi erakundeak bideratua. Bertan, Libanoko emakume Palestinar errefuxiatuen istorioak eta errealitatea ezagutzeko aukera dago, apirilaren 28ra arte.

Ekitaldi berezia, datorren ostegunean

Datorren ostegunean, apirilaren 20an, ekitaldi berezia antolatu dute erakusketaren bueltan. Komikiak biltzen dituen istorioak xehetasun gehiagorekin ezagutzeko aukera izango da, aurkezpena egingo dute bertan. Horrez gain, Alaia Martin bertsolariak girotuko du saioa, eta mokaduarekin amaituko dute jarduna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!