Hernaniko bost taldek hartu dute parte Costa Daurada txapelketan emaitza onekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 10a, 00:00

Finala ezin izan zuten irabazi, baina saria lortu zuten.

C.D. Hernaniko futboleko bost taldek parte hartu dute aurten, Aste Santuan, Saloun Costa Daurada kopan: ohorezko infantilen mutilen taldea, senior emakumezkoak, kadete emakumezkoak eta infantil mailako nesken bi taldeak. Oso txapelketa ona jokatu zuten denek eta talde batzuek oso ondo hasi ziren, eta finalaren atarian geratu ziren. Taldeen artean ohorezko infantil mailako neskak iritsi ziren urrutien txapelketan, eta saritxo batekin itzuli dira Hernanira. Zilar faseko txapeldunorde izan ziren, Torontoko taldearen aurka finala 1-0 galduta, partiduan zehar ederki borrokatu ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!