Najerara joateko izena eman behar da etzirako

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 10a, 00:00

Apirilaren 30erako Najerara egun pasa antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak. Bertaratzeko ezinbestekoa da izena ematea 649 939 920 telefonora deituta, eta apuntatzeko azken eguna etzi izango da. Santa Maria La Real Monasterioa bisitatuko dute, eta bertan dauden Nafarroako erregeen hilobiak ere. Bertako bodega batean bazkalduko dute, giro ederrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!