Hirukide, Euskadiko Familia Ugarien Federazioa, aurkeztuko da Hernanin maiatzaren 23an

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 10a, 00:00

Biterin izango da aurkezpena 18:00etan eta egunean zehar, Hernaniko eta inguruko familia ugarientzako, informazio puntua egongo da.

Hirukide, Euskadiko Familia Ugarien Federazioa, elkartearen aurkezpena egingo dute maiatzaren 23an, asteartean, Hernaniko Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Hernaniko eta inguruko udalerrietako familientzat dituen abantailak eta onurak azalduko dituzte elkarteko kideek.

Aurkezpenera programatuta dagoen orduan joaterik ez badu herritarrak, galderak edo aldarrikapenak egin ahal izateko, egun osoan zehar Biterin egongo dira elkarteko kideak, beraiengana hurbiltzeko. https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdfhKDyWtdf8-kOUpzw-IKMdt1Hp-aOQk3Dy_Kq250Dvw09LA/viewform estekan betez gero, hitzordua hartu ahal izango da eta lehentasuna izango dute arreta jasotzeko orduan. Ez da beharrezkoa aurretiko hitzordua hartzea, hurbiltzen diren familia guztiei emango dietelako arreta, baino aurretiko hitzordua itxaroten ez egoteko balioko du.

Goizez, 09:30etatik 14:00etara egongo dira Biterin eta arratsaldez, 15:30etatik 17:30etara.

Familia ugarien eskubideak, laguntzen edota hobarien, baimenen eta abarren inguruan dauden zalantzak argitzen dituzte; ardurapeko seme-alaba bakoitzeko laguntza berriari buruzko berrikuntzak ere argituko dira; Familien Lege Berriaren buruzko informazioa emango dute; elkarketaren lana udalerrian ezagutaraziko dute; eta azken abantaila pribatuak udalerrian eta inguruetan ere zeintzuk diren argituko dute.

Gainera, elkartetik gai publiko zein pribatuetara bidera dezaketen guztia helarazi ahal izango zaie.

Zalantzarik edo iradokizunik izanez gero, helbide honetara idatzi daiteke hirukide@hirukide.com edo 945 25 36 02/688 72 89 31 telefonoetara deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!