Apirilaren 30erako Najerara egun pasa antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak. Bertaratzeko ezinbestekoa da izena ematea 649 939 920 telefonora deituta, eta apuntatzeko azken eguna apirilaren 12a izango da. Santa Maria La Real Monasterioa bisitatuko dute, eta bertan dauden Nafarroako erregeen hilobiak ere. Bertako bodega batean bazkalduko dute, giro ederrean.