Akola, Alkatxurain eta Larregain inguruetatik, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 7a, 00:00

Irteera gidatua antolatu du biharko, Arditurri parketxeak. Luis Mari Zaldua Etxabe izango da gidaria, eta Akola, Alkatxurain eta Larregain inguruak bisitatuko dituzte. Jarduera goizeko 10:00etan hasiko da, Larre-Gain sagardotegiko aparkalekutik, eta eguerdiko 13:00ak aldera amaituko da.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!