Infantil neskek batel liga eskura eta neska promesei zaildu egin zaie

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 6a, 00:00

Tolosan ia erabakita utzi zuten infantilek garaipena eta promesek lidertza galdu arren puntu bakarrera dute lehenengo postua.

Hernaniko nesken batel infantilak batel liga ia erabakita utzi zuen Tolosan jokatutako jardunaldian. Bigarren postuarekin garaipena gertu dute. Aldiz, neska promesek lidergoa galdu zuten eta azken jardunaldian erabakiko da. Tolosaldea A puntu bakarrera dute. Pasai Donibanen, apirilaren 15ean, Tolosaldeari bi puntu atera behar dizkiote edo estropada irabazi. 

Batel liga, puri-purian dago eta apirilaren 15ean, larunbatean erabakiko da maila ezberdinetan. Bihamunean, apirilaren 16an, igandea, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da. Bi jardunaldiak Pasai Donibanen ospatuko dira.

 

'Maialen' azkena, San Pedron

Eguraldia arerio haundia izanik, emakumezkoen traineruak, iragan larunbatean, San Pedroko XIV. test-ean parte hartu zuen. Beste urrats bat eman zuen Maialen traineruak, prestaketaren baitan, nahiz eta azken postuan amaitu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!