Zero Zabor herria ziurtagiria, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 6a, 00:00

Urrutibeaskoa, Aldaia, Lertxundi, Karjalainen eta Aguilera, udaletxean.

Kaisa Karjalainen eta Daisee Aguilera, Mission Zero Academy eta Zero Waste Europe ordezkariak Europan eta Espainian, hurrenez hurren, Hernanik berriki lortutako Zero Waste Europe ziurtagiriaren entrega egin dute.

Agiria jaso du Hernaniko udal ordezkaritzak, Xabier Lertxundi alkateak, Mattin Aldaia Ingurumen zinegotziak eta Olatz Urrutibeaskoa Ingurumen teknikariak osatua.

Zero Waste Europeko ordezkariek jadanik bidali diote Udalari hondakinen kudeaketaren emaitzengatik Hernaniri 3 izar ematen dizkion txostena, eta, hemendik aurrera, bi erakundeak koordinatuko dira ekimen eta neurri berriak proposatzeko, kudeaketa hori hobetzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!