Urtarriletik hona, 71 zuhaitz landatu dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 6a, 00:00

Errepide ondoko zuhaitzak Aldundiaren aginduz moztu dira. Udalak ez du errepideen eskuduntza.

Guztira, 71 zuhaitz landatu dira Hernanin azken bi hilabeteetan. Kasu gehienetan zuhaitz lehorrak edo gaixorik zeudenak ordezkatu dira. Hernaniko Udaleko lorezaintza zerbitzuak zenbait irizpide ditu zuhaitzak moztu edo erretiratzeko garaian.

Horietako bat da zuhaitza gaixorik egotea eta horrek pertsonen segurtasuna arriskuan jartzea: adarrak aska daitezkeelako edota zuhaitza bera eror daitekeelako. Udalaren ohiko irizpidea da moztutako zuhaitzak ordezkatzea, beti ere horrek segurtasuna betetzen badu. 

Joan zen urtarrilaren 17an Hernanin lorezaintza zerbitzuaz arduratzen den enpresak bidali zuen Hernaniko herrian lehortutako zuhaitzak, hutsik zeuden txorkoetan eta egoera txarrean dauden zuhaitzen birjarpena proposamena.

Txosten hori udal talde guztiei bidali zitzaien eta batek ere ez zuen horren inguruko kexarik edo proposamenik aurkeztu. Martxoaren 20an beste txosten bat bidali zuen lorezaintza arduradunak landatutako zuhaitzen zerrendarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!