Desafioa bihar, Alonso anaien eta Amonarriz-Pagola bikotearen artean

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 5a, 16:47

10:30etan hasiko da Urnietatik bizikletan eta menditik barrena korrika egin eta gero Adarramendin amaituko da.

Bihar desafio berezia, zein interesgarria izango da Urnietan. Bertan Alonso anaiak, Ander Amonarriz eta Pagola hernaniarren aurka ariko dira.

10:30etan hasiko da desafioa Urnietako biribilgunean eta egin beharreko lana ondorengoa da. Lau kirolariak bizikletan irtengo dira eta ITV, Arima Padel eta tren geltokia igaro ondoren Montefriora iritsiko dira. Montefrion bizikleta utzi eta korrika Adarramendi igo beharko dute, bertan amaitzeko. 

Lau kirolariek lan osoa egin beharko dute eta lanak bukatzean bikote bakoitzeko bi kirolarien denborak batu eta denbora gutxien egiten duen bikotea izango da garaile. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!