Galiziara bidaia, ekainean

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 5a, 00:00

Goiz Eguzkik Galiziara, Rias Baixasera, bidaia antolatu du, ekainaren 3tik 8ra. Izena eman daiteke, apirilaren 17ra arte. Bidaiaren prezioa 445 eurokoa da. 5 gau Sanxenxoko Piramide hotelean pasako dituzte eta 150 euroko fidantza apirilaren 19an kobratuko da kontu korrontetik. Bidaia egiteko 45 pertsona behar dira eta 53 baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!