Sahatsa Jauregiren lan berriak, Artiumen

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 4a, 00:00

A02 aretoan egongo dira ikusgai Sahatsaren lan berriak.

Jauregik Flux Cored aurkezten du, erakusketa honetarako sortutako lan berriekin, irailaren 3ra arte.

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Bilduman berriki sartu diren artisten ekoizpena ezagutzera emateko xedeari jarraituz, tartea egin diote Artium museoan Sahatsa Jauregi artista hernaniarraren obrari irailaren 3ra arte. Jauregik Flux Cored aurkezten du, erakusketa honetarako berariaz sortutako lan berriekin.

Sahatsa Jauregi Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du. Gaur egun irakaslea da EHUko BBAA Fakultatean, eta Okela gune independenteko kide izan da 2017-2022 urteetan, Bilbon. Hainbat erakusketatan hartu du parte, bakarka zein taldeka eta sari ugari ere irabazi ditu 2013tik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!