Garaipena azkenaurreko partiduan, trikoloreek

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 4a, 00:00

14-47 irabazi zuten Hernaniko Ohorezko mailako mutilek, Uni Bilbaoren aurka; eta 18 urtez azpikoek, aldiz, porrota jaso zuten.

Denboraldiko azkenaurreko partidua jokatu zuen Hernanik larunbatean, El Fangon, Uni Bilbao taldearen aurka lehiatuz. Eta garaipen ederrarekin itzuli ziren etxera trikoloreak (14-47). Ohorezko B Mailako bigarren fasea amaitzear dago, eta multzoko aurreneko postua ziurtatua bazuen ere, ezin hobeto datorkio Hernaniri beste garaipen bat. Une honetan, 51 puntu dituzte sailkapen orokorrean, atzetik Gaztedi dutela 30 punturekin. Azken partidua datorren asteburuan jokatuko dute trikoloreek Uribealde taldearen aurka.

 

Porrota, 18 urtez azpikoek

18 urtez azpikoei, aldiz, txanponaren beste aldea tokatu zitzaien. Izan ere, 19-29 galdu zuten Bera Bera taldearen aurka. Hala ere, oraindik Hernanik lider jarraitzen du, 72 punturekin, eta bigarren doa Gaztedi 9 puntuko aldearekin. Hurrengo jardunaldia datorren asteburuan jokatuko dute, eta Errioxako Domiberiaren aurka lehiatu beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!