Udaberriko oporraldirako egitarau berezia antolatu du Gaztelekuak

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 3a, 00:00

Askotariko ekintzak antolatu dituzte oporraldiko bi asteetarako.

Ekintzarik ez da faltako oporrek irauten duten bitartean, Hernaniko Gaztelekuan. Aste Santuko opor egunak aprobetxatuz, egitarau berezia ondu dute, askotariko ekintzekin. Gaur, esaterako, 'Munduko bazkariak' ekimena antolatu dute, herrialde ezberdinetako jakiekin osatutako otordua egiteko.

Hernanitik kanpo hiru ekintza egingo dituzte: hondartzara irteera egingo dute bihar, Canopy zuhaitz parkera joango dira datorren ostegunean, eta zinemara hilaren 16an. Hiru ekintzetarako beharrezkoa da mugi txartela edo dirua eramatea eta aurretik izena ematea.

Gaztelekuan bertan ere ekintza ugari egingo dituzte; hala nola, tote bag boltsa tailerra, sukaldaritza tailerra, zeramika tailerra edo boleibol txapelketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!