Argindarraren eta gasaren fakturak ulertzeko saioa, Zikuñaga auzoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 3a, 00:00

Energiaren fakturetan behar baino gehiago ez ordaintzeko, informazio saioak antolatu dituzte Hernaniko auzoetan. Argindarraren eta gasaren fakturak ulertzeko saio informatiboa egingo dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, Zikuñagako Ama Auzo Elkartearen lokalean. Apirilaren 17an Sorgintxulon egingo dute saioa. Antolatzaileek etxetik fakturak eramatea gomendatzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!