Gaztetxoen irteera egingo du gaur Mendiriz Mendik, Onddolar mendira

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 2a, 00:00

Goizeko 08:30etan abiatuko da Mendiriz Mendi Elkarteak antolatutako gaztetxoen irteera. Atsegindegin jarri dute hitzordua, Onddolar mendira joateko. Txertota erretegiko aparkalekutik hasiko dute ibilaldia, eta bidean aurrera jarraituz, Onddobeti lepora iritsiko dira mendizaleak, ondoren gailurrera igotzeko. Gailurretik Belabietako estazio megalitikoko lau dolmenak ikusteko aukera izango dute. Aparteko zailtasunik gabeko irteera da gaurkoa, eta mendiko material arrunta besterik ez da eraman behar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!