Manifestazio jendetsua, trans ikusgarritasuna aldarrikatzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 2a, 00:00

Trans Ikusgarritasunaren Eguna izan zen ostiralean, eta manifestazioa antolatu zuen Loratuz Lotu taldeak.

Jende ugari bildu zen Hernaniko Aimar Elosegi Ansa 'Moio' kalean, eta bertatik abiatu ziren 'Izan zirelako gara, garelako izango dira, zuei esker gara' lelopean.

Herriko kaleetatik barrena ibili zen aldarrikepenez jantzitako manifestazioa, musikaz girotuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!