Sormenarekin lotutako ekintzak antolatu ditu Pakita Studioak

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 2a, 00:00

Tailerrak, ipuin kontaketak eta erakusketak izango dira oporraldian.

Aste Santuko oporretarako ekintza ugari antolatu ditu Pakita Studioak, haur, gazte eta helduentzat. Oporrek irauten duten egunetarako erakusketak, ipuin kontalariak eta tailerrak prestatu dituzte.

Erakusketari dagokionez, M.ART ilustratzaile nafarraren lana egongo da ikusgai, estudioan bertan, maiatzera arte. Bertan M.ARTen laminak erosteko aukera ere izango da.

Datorren asteazkenean, berriz, ipuin kontalariaren txanda izango da. Amesgile argitaletxko Betzaidaren eskutik, 'Musu eta besarkada magikoak' liburu berriaren kontaketaz gozatzeko aukera izango dute txikienek.

Amaitzeko, apirilaren 13an eta 14an sormen tailerrak egingo dituzte: eskuekin pintatzeko saioa txikienentzat, kamisetak egitekoa gaztetxoentzat eta pintura eta garagardo dastaketa saioa helduentzat. Izen ematea zabalik dago, eta p.kitastudio@gmail.com helbidearen bidez egin behar da.

PAKITA STUDIOA
HERNANI

HILABETE GUZTIAN
M.ART erakusketa

APIRILAK 5
18:00 Amesgileren ipuin kontaketa saioa.

APIRILAK 13
11:00 Sormen tailerra: pintura eskuekin (3-6 urte).

APIRILAK 14
11:00 Kamiseta diseinu tailerra (7 urtetik aurrera).
18:00 Pintura eta garagardo dastaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!