Hernaniko Musika Bandak Bitartean taldearekin kontzertua eskainiko du, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 1a, 00:00

Hernaniko Musika Bandak Bitartean taldearekin joko ditu zenbait abesti.

Hernaniko Banda Gazteak hasiko du gaurko emanaldia, arratsaldeko 18:00etan, Atsegindegin.

Musika nagusi izango da Atsegindegin, kontzertua eskainiko baitu Hernaniko Musika Bandak. 18:00etan hasiko da emanaldia, eta Hernaniko Banda Gazteak joko du aurrena, Roberto Pachecoren zuzendaritzapean. Eta jarraian, Hernaniko Musika Bandak hartuko du lekukoa, Bitartean folk taldearen laguntzarekin, Jorge Pachecoren zuzendaritzapean.

Bitartean taldearen ibilbide artistikoa goraipatzeko asmotan, Hernaniko Musika Bandarekin elkarlanean prestatutako proiektua aurkeztuko dute gaur. Eduardo Morenok eta Jagoba Astiazaranek Bitartean taldearen abestiak hautatu dituzte eta bandarako moldatu ondoren, gaur arratsaldean emaitza erakutsiko dute, jendaurrean. Era berean, Bitartean taldeak laster argitaratuko duen kantu berrien aurrerapen txiki bat ere eskainiko dute: «kasu horietan, betiko laukote formatuak, Hernaniko Musika Bandarik gabe».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!