Urien eta Balerdik, Udaberriko finala, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 1a, 00:00

Ikaztegietako frontoian jokatuko da partidua, 16:00etatik aurrera, Intxurre 2ren aurka.

Udaberri txapelketaren finala jokatuko dute gaur Ainhoa Urien eta Ekhine Balerdik, nagusien mailan, Alegiko Intxurre 2 taldearen aurka. Ikaztegietako frontoian izango da finala eta hernaniarrak dira faborito txapelketan izan duten ibilbidea ikusita. Agirrek edo Iturriotzek eta Muruak osatzen dute Intxurreko bikotea. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!