Mailari eustea dago jokoan, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 1a, 00:00

Bosteko liderraren aurka jokatuko denboraldiko azkenaurreko partidua eta irabaziz gero pauso haundia emango du.

Hernaniko saskibaloiarentzat partidu garrantzitsua jokatuko da gaur. Mutilen talde nagusiak bigarren mailan mantentzeko irabazi beharra du Bosteko liderraren aurka, kiroldegian, 16:00etatik aurrera. Irabaziz gero mailari eusteko pauso oso garrantzitsua emango luke, baina galduz gero zaildu egingo zaio mantentzea.

Bigarren mailako bigarren fasea 16 taldek osatzen dute, A1 eta A2 multzotan banatuta. A2 multzoko azken hiru taldeak maila galtzen dute eta Hernani bosgarren dago sailkapenean. Seigarrenak, zazpigarrenak eta zortzigarrenak galtzen dute maila. Gauzak oso berdinduta daude talde guztien artean. Gaurko aurkaria, Bosteko, liderra da hogei punturekin, azkenaurreko sailkatuak 17 puntu ditu eta Hernanik berriz, 18 puntu. Ezin estuago dago sailkapena eta oraindik edozer gertatu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!