Gaurtik hasita hilabetea amaitu arte, musikak izango du protagonismoa apirileko kultur agendan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 1a, 00:00

'Chatunlga' eskainiko du Teatro Silfok, hilaren 22an. Argazkia: Teatro tyl tyl.

'Erreka ondoan bi gezur' dantza emanaldiko esteinaldiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta etzi jarriko dira sarrerak salgai, Biteriko leihatilan edota kultur.hernani.eus webgunean.

Gaurtik apirila amaitu arte, kultur jardueretan murgiltzeko aukera ederra izango dute hernaniarrek, apirilerako prestatutako kultur agendari esker. Musikak emango dio hasiera agendari; izan ere, gaur arratsaldean bi kontzertu eskainiko dituzte; arratsaldeko 18:00etan Hernaniko Musika Banda gaztearen txanda izango da; eta jarraian, Hernaniko Musika Bandak eta Bitartean musika taldeak hartuko dute lekukoa, Atsegindegin. Bihar, aldiz, Karena taldearena izango da testigua, arratsaldeko 19:00etan eskainiko baitute kontzertua, Milagrosan.

Apirilaren 19an, Eli Pagolak eta Ainhoa Gutierrezek, 'Ta argiya iñ zan' proiekzioa aurkeztuko dute, prozesuaren gainerako solasaldi batek lagunduta. Arratsaldeko 19:00etan izango da Biterin, eta doakoa da. Hurrengo egunean, Mari Zaunka kolektiboaren txanda izango da; 'erreka ondoan bi gezur' dantza emanaldiaren estreinaldia eskainiko dute, arratsaldeko 19:30etan Biterin, eta sarrerak etzitik aurrera jarriko dira eskuragai kultura.hernani.eus webgunean edota Biteriko leihatilan. Apirilaren 21ean ere, musikak izango du nagusitasuna, Kantuz Abesbatzak eta Astigarragako Aiztondok eskainiko duten kontzertuarekin, 20:00etan hasiko dira, San Joan Bataiatzailearen elizan. 

Musikaz gain, literatura solasaldiak, ipun kontaketak, eta haur antzerkiak ere izango dira apirilean zehar. Hilaren 22an, Teatro Silfok, 'Chatungla' haur antzerkia oholtzaratuko du, eguerdiko 12:00etan. Sarrerak etzitik egongo dira eskuragai kultura.hernani.eus webgunean edo Biteriko leihatilan. 

Apirilaren 24rako eta 25erako ardo dastaketa antolatu du Hernaniko AEK Euskaltegiak. Apirilaren 24an, Santa Barbara elkartean egingo da eta 25ean, aldiz, AEK euskaltegian. Apirilaren 27an, Los Xey, una historia de pelicula proiektatuko dute Biterin, arratsaldeko 19:00etan. Doakoa da, baina bertaratzeko gonbidapena eskuratu behar da. 

Halaber, egun berean, Goiz Eguzki abesbatzak kontzertu eder bat eskainiko du Beasaingo Gurea abesbatzarekin batera, Goiz Eguzkiko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan hasita. 

 

Literatura, erakusketak eta gazteentzako aisia

Bi literatura solasaldi izango dira apirilean: 12an eta 31n. Aurrenekoa Margaret Drabbleren Un dia en la vida de una mujer sonriente liburuari buruzkoa izango da; Amaia Garcíak gidatua; eta bigarrena, aldiz, Anton Chekhoven 31 ipuin liburuari buruzkoa izango da. Iker Sancho izango da itzultzailea eta gidaria, aldiz, Ane Mayoz. Biak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, ohi moduan liburutegian. 

19tik 29ra bitartean, 'Ta argiya iñ zan' erakusketa izango da nagusi Biteriko erakusketa gelan.

Gaztelekuari dagokionez, apirilerako sekulako egitaraua prestatu dute, eta hauek dira aipagarrienak: Costa Jumpera irteera, Munduko bazkariak, Canopy zuhaitz parkera irteera, merienda osasungarria eta pelikulak.

APIRILEKO EGITARAUA

HERNANI

GAUR

18:00 Kontzertua: Hernaniko Musika Banda Gaztea. Atsegindegin.

19:00 Kontzertua: Hernaniko Musika Banda eta Bitartean musika taldea. Atsegindegin. 

19:30 eta 22:30 Zinea helduentzat: Sick Myself. Biterin.

16:30 Zinea haurrentzat: Igelen erresuma. Biterin.
 

BIHAR 

16:30 Zinea haurrentzat: Igelen erresuma. Biterin.

19:00 Kontzertua: Karena taldea. Milagrosan

19:30 Zinea helduentzat: Sick Myself. Biterin. 

 

ETZI 

16:30 Zinea: Sick Myself ikuslearen eguna

APIRILAK 15
Kalez Kale kantari eta erromeria.

APIRILAK 18
17:30 Ipuin kontaketa. Udal liburutegian. 4-6 urte bitartekoentzat. Lur Kortak gidatua.

APIRILAK 19
19:00 'Ta argiya iñ zan' proiekzioa eta prozesuaren gaineko solasaldia. Eli Pagolak eta Ainhoa Gutierrezek. Biterin.

APIRILAK 20
19:30 Dantza. 'Erreka ondoan bi gezur' estreinaldia. Biterin.

APIRILAK 21
20:00 Kontzertua: Eliz musika. Kantuz abesbatza eta Astigarragako Aiztondo abesbatza. San Joan Bataiatzailearen elizan.

APIRILAK 21-23
Erdi Aroko azoka

APIRILAK 22
11:00 Hitzaldia. Emakumearen zoru pelbikoa. Haziak elkartea. Biterin.
12:00 Haur antzerkia. 'Chatungla'. Teatro Silfo. Biterin.

APIRILAK 24 ETA 25
Ardo dastaketa. 24an Santa Barbara elkartean eta 25ean Hernaniko AEK Euskaltegian.

APIRILAK 25
19:00 Emakumeen euskal literatura mintegia. Trikua esnatu da. Udal liburutegian. 

APIRILAK 27 
19:00 'Los Xey, una historio de plicula'. Biterin. 
19:00 Kontzertua: Goiz Eguzki abesbatza eta Beasaingo Gurea abesbatza. Goiz Eguzkiko areto nagusian.

LITERATURA 

APIRILAK 12
19:00
Literatura solasaldia. 'Un dia en la vida en mujer sonriente'. Liburutegian. 
19:00 Literatura solasaldia. '31 ipuin'. Liburutegian.

ERAKUSKETAK

19-29 'Ta argiya iñ zan' erakusketa 

GAZTELEKUA

GAUR
10:30 Costa Jumpera. 

ETZI 
12:30 Munduko bazkariak. 

APIRILAK 22
17:30 Merienda osasungarria. 

APIRILAK 30
17:30
Pelikula eta krispetak. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!