Hernani Universitario Bilbaoren aurka ariko da bihar Bilbon

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 1a, 00:00

Denboraldiko azkenaurreko partidua izango da 12:00etan El Fango zelaian. Sailkapenari begira, hernaniarrek ez daukate ezer jokoan.

Hernanik denboraldiko azkenaurreko partidua jokatuko du gaur, 12:00etatik aurrera, Bilboko El Fango zelaian, Universitario Bilbaoren aurka. Ohorezko B Mailako bigarren fasea amaitzear dago eta Hernanik ziurtatu du bere multzoko aurreneko postua. Hernanik ez du ezer jokoan, baina bilbotarrek oraindik ere bigarren sailkatzeko aukera dute. 

Igoera fasetik kanpora geratu zen eta gero denboraldiko bigarren fase honetan Hernanik partidu denak irabazi ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!