Euskadiko kadete txapelketa jokatuko da gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 1a, 00:00

Kiroldegian jokatuko du Hernanik denboraldiko azken partidua.

Hernaniko neskek eta mutilek jokatuko dute ligaxka gaur goizean. Finalak arratsaldean jokatuko dira.

Euskadiko boleibol txapelketa jokatuko da gaur Hernanin kadete mailan. Nesken eta mutilen txapelketak antolatu dira kiroldegian eta Hernanik talde bana aurkeztuko du maila bakoitzean. Hogei talde aurkeztuko dira guztira, 12 eta 8 maila bakoitzean.

Nesketan Hernanik, B multzoan, Galdakao (10:00) eta Gallarta (13:00) ditu aurkari. Lehenengo postuan geratuz gero finalerdia 16:00etan izango luke A taldeko irabazlearen aurka. Finala arratsaldeko 18:15etarako iragarri da.

Mutiletan Hernanik Gallartaren aurka jokatuko du 11:30etan. Irabaziz gero Udapa Jatorkide edo Sapuherri izango dute aurrez aurre, 13:00etan. Finala 17:00etan jokatuko da.

 

Euskal Liga bihar amaituko da

Bestetik, nagusien mailan, Euskal Liga bihar amaituko du mutilen taldeak, 11:30etan etxean, Navarvoleiren kontra. Garaipena ez da erraza izango bigarren sailkatuaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!