'Moio' kaletik abiatuta, manifestazioa gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 31a, 00:00

Moio kaletik irtengo da manifestazioa.

Gaur izango da, Trans Ikusgarritasunaren Egunean, Loratuz Lotuk deituta. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da. 

Trans Ikusgarritasunaren Eguna da gaur, eta manifestazioa antolatu du Hernanin Loratuz Lotu taldeak. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, Aimar Elosegi Ansa 'Moio' kalean, eta bertatik abiatuko da manifestazioa. Aurretik, kedada ere antolatu dute Donostian, 18:15etan.

Loratuz Lotutik herritar guztiei helarazi diete parte hartzeko gonbidapena: «Borroka hau denona da, zurea ere bada, feminismoarena da. Denak zaudete gonbidatuta; mugimendu sozialak, herritarrak, Udala... Denen oihua behar dugu. 'Moio' kalean ikusiko dugu elkar!».

Transgeneroen Ikusgarrita­su­naren Nazioarteko Eguna edo Trans Ikusgarritasunaren Eguna 2009az geroztik ospatzen da, hauek munduan zehar jasaten duten bazterkeria salatzeko. AEBetako Michigango Rachel Crandall ekintzaileak sortu zuen 2009 urtean, bizirik dauden pertsona transei eskainitako os­pakizun egun faltaz jabetuta, Transgeneroen Oroimenaren Egu­nak eraildako transgenero­ak bakarrik omentzen baititu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!