Bigarren kaniburua, datorren astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 30a, 00:00

Apirilaren 1a baino lehenago eman behar da izena.

Apirilaren 3an egingo dute bigarren kaniburua, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea. 

Datorren astelehenean, apirilaren 3an, egingo du Kanika Aisialdi Taldeak urteko bigarren kaniburua. 2009 eta 2016 urteen artean jaiotako haur eta gazteei zuzendutako ekintzak prestatuko dituzte bertan. 

Parte hartzeko interesa dutenek aurrez abixatu beharko dute, larunbata baino lehen, kanika.aisia@gmail.com helbidera idatzita eta inprimaki bat beteta. 2006 eta 2008 urteen artean jaiotako gazteek ere parte hartzeko aukera izango dute, helbide elektronikora mezu bat bidalita. 

Oraingoan ere, kaniburua Atsegindegitik abiatu eta bertara bueltatuko da, arratsaldeko 16:30etan hasi eta 19:30etan bukatuta. Antolatzaileek nabarmendu dute ezinbestekoa izango dela arropa erosoa eramatea, ekintza guztietan parte hartu ahal izateko; eta bakoitzak bere merienda eraman beharko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!