Manifestazioa ostiralean, Loratuz Lotuk deituta

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 29a, 00:00
Loratuz Lotu taldeko kideak, Kronikarako elkarrizketa batean.

Ostiralean izango da manifestazioa, trans ikusgarritasunaren egunean, arratsaldeko 19:00etan. 

Trans ikusgarritasunaren eguna da martxoaren 31a, eta manifestazioa anolatu du Loratuz Lotu taldeak. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, Moio kalean, eta bertatik abiatuko da manifestazioa. 

Loratuz Lotutik herritar guztiei helarazi diete parte hartzeko gonbidapena: «Borroka hau denona da, zurea ere bada, feminismoarena da. Denak gonbidatuak zaudete; mugimendu sozialak, herritarrak, udala... denen oihua behar dugu. Moio kalean ikusiko dugu elkar!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!