Barrexerka taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da etzi

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 29a, 00:00
Euskerazko umorea da Barrexerka taldearen ardatza. Argazkia: Barrexerka.

Arratsaldeko 19:30etan hasiko da 'Hor esketxa dago' ikuskizun berria, Biterin.

Hernanira iritsiko da, ostiral honetan, Barrexerka antzerki taldearen 'Hor esketxa dago' antzezlana. Euskerazko umorea izango da antzezlanaren ardatza, eta bertan bakarrizketa, elkarrizketa nahiz istorio barregarriak ikusi ahal izango dira.

Arratsaldeko 19:30etan eskainiko dute ikuskizuna, sarrera guztiz doakoa da, eta gonbidapenen erreserba https://entradium.com/eu/events/barrexerka estekaren bitartez egin behar da. 

Sinopsia: 'Hor esketxa dago'

«Lapurrak, aberatsak, poliziak… Hori eta gehiago du "Hor esketxa dago" emanaldiak. Lapurreta bakarraren hiru ikuspegi ezberdinek eratzen dute umorez beteriko ikuskizuna. Hasieratik bukaeraraino loturak egiten arituko da ikuslea (barre algarek uzten dioten bitartean behintzat) puzzlea erabat osatzen den arte. Erabat dinamikoa den antzerkiak eta dituen umore estilo guztiek ez dute ikuslea axolagabe eta hotz utziko».

Aukera paregabea da ostegun arratsaldea giro umoretsuan pasatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!