EH Bilduren Herri Batzarra, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 28a, 00:00

Herri Batzarra egingo du Hernaniko EH Bilduk, bihar, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Andre Kaleko bilgunean jarri dute hitzordua, eta aurreko asteetako saioetan landu duten herri programa berrestea da asmoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!