Portuko auzotarrak, Izaban

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 28a, 00:00

Portu Auzo Elkarteak antolatuta, Izabara irteera egin zuten aurreko larunbatean. Giro ederrean pasa zuten eguna 54 bizilagunek, eta elurretako kirolaz gozatzeko aukera izan zuten. 

Auzo Elkarteak antolatutako hurrengo ekitaldia apirilaren 22an izango da. Belar bilketa eta sendabelar tailerra egingo dituzte, inguruan dauden landareak baliatuta. Parte hartzaile kopurua mugatua izango da, eta zabalik dago izena emateko epea. Informazio gehiago nahi dutenek portuauzoelkartea@gmail.com helbidera idatzi dezakete. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!