Karena taldearen kontzertua, igandean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 28a, 00:00
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da kontzertua.

Milagrosan eskainiko dute kontzertua, eta Kronikak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu izena ematen duten Kronikakideen artean.

Kontzertua eskainiko du Karena musika taldeak igandean, 19:00etatik aurrera, Milagrosa aretoan. Irati Jauregi hernaniarrak, Irati Gardokik eta Andoni Zabalok osatzen dute taldea, eta gitarra, baxu eta saxofoiarekin girotuko dute igande arratsaldea.

Euskal kanta ezagunen bertsioak eta taldeak sortutako abestiak tartekatuko dituzte kontzertuan; hala, melodia goxoenetatik dantzagarriak diren doinuetara pasako dira behin eta berriz. 

Sarrerak salgai daude oraindik, 5 euroan, Hernaniko Kultura Sailaren webgunean: https://entradium.com/eu/events/karena-taldea.

Bi sarrera bikoitz Kronikakideentzat

Sarrera lortzeko aukera atseginago bat izango dute bi Kronikakidek. Izan ere, bi sarrera bikoitz zozketatuko dira izena ematen duten Kronikakideen artean. Parte hartu ahal izateko, https://kronika.eus/zozketak/ helbidean eman beharko da izena. Ostegunean itxiko da zozketa, eta ostiralean jakinaraziko dira irabazleak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!