Garaipena lortuta bukatu du liga Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 28a, 00:00

Donibane Kalaburtza menderatu zuen ostiralean (36-31), mutilen Gipuzkoako bigarren mailan.

Bukatu du liga Hernanik, mutilen Gipuzkoako bigarren mailan; eta garaipena lortu du azkeneko jardunaldian. Ostiral iluntzean jokatu zuen, etxean, Donibane Kalaburtzaren kontra; eta 36-31 nagusitu zen.

Hori horrela, sailkapeneko laugarren postuan bukatu dute hernaniarrek, 18 punturekin: 16 partidutatik, zortzi irabazi dituzte, bi berdindu eta sei galdu. Aurretik izan dituzte Elgoibar (28), Donibane Bonantza (26) eta Pulpo (24), urruti xamar; baina atzeko bost taldeak ere ez dituzte gertu izan: Munttarpe (14), Txingudi (12), Egia (9), Donibane Kalaburtza (9) eta Bergara (4). Postu erosoan bukatu dute liga, beraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!