Najerara irteera egiteko, azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 27a, 00:00

Najerara egunpasa antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak, apirilaren 30erako. Goizeko 09:00etan Loiditik abiatu, eta bisitatuko dituzte Najera, Santa Maria La Real monasterioa eta Nafarroako erregeen hilobiak, bodega batean bazkaldu aurretik. Joan nahi duenak, martxoaren 31ra arte dauka izena emateko aukera: ohiko bideak erabilita, edo Amaiari deituta (649 493 920).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!