Jai-giroa nagusi, Zikuñagako ermitaren urteurrenean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 27a, 00:00
Txistulariak eta dantzariak, Zikuñagako ermitaren aurrean, larunbatean.

Larunbat arratsaldean ospatu zuten Zikuñagako ermitaren inaugurazioaren aurreneko urteurrena, ermitan bertan elkartuta. Ez zen falta izan elizkizunik, eta ezta jai-girorik ere. Inauguratu zutenenean bezalaxe, bertan izan ziren txistulariak, dantzariak, abeslariak eta danbor-joleak, eta guztien artean goxatu zuten egun berezia, joan den urtean bizitako guztia berriro ere gogora ekarriz.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!