Jendetza, Hernaniko Ibilbide Morearen estreinaldian

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 27a, 00:00

Nekane Idarreta, Andre kaleari eta izena berreskuratzeko egindako bideari buruzko azalpenak ematen.

Atzo eguerdian estreinatu zuten Hernaniko Ibilbide Morea, Plazatik abiatuta; eta dozenaka herritar bertaratu ziren, ibilbidearen parte izendatu dituzten 10 puntuak eta horien istorioak gertutik ezagutzera. Plazan bertan egin zuten aurkezpena, eta Andre kaletik hasi zuten ibilbide gidatua. Ondoren, bisitatu zituzten Azaroak 25 plaza, Aimar Elosegi Ansa 'Moio' kalea, Joxepa Zubeldia Elizegi kioskoa, Leokako garbitokia, Ibarrolaburu-Lorenza plaza, Industriako emakume langileen pasealekua, Carmen Adarraga parkea eta Dionixi Lizeaga Agerre, Kultu­rarteko Plaza Feministan bukatzeko: bertan, ibilbideari buruzko liburuxkak banatu zituzten, eta luntxa ere egin zuten.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!