Debagoienara eta Goierrira aurten, udaleku ibiltariak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 27a, 00:00

Izenematea zabalik dago, bi adin tarteetako txandetan, Doberaren webgunean. Plazak mugatuak dira.

Udaleku ibiltariak antolatu ditu Dobera Euskara Elkarteak, aurtengo udarako ere. Ohi bezala, bi txanda egingo dituzte, adin tarte ezberdinetako gaztetxoentzat. Koxkorrenak, 2008 eta 2010 urteen artean jaiotakoak, Debagoienara joango dira, uztailaren 3tik 14ra. Eta txikienek, 2011 eta 2013 urteen artean jaio zirenek, Goierrin barrena egingo dituzte udalekuak, uztailaren 24tik 29ra. Bi txanden datetan egin dute aldaketa txiki bat, hasieran eman zituztenetatik; egun bateko gorabehera izan da, edonola ere.

Izenematea zabalik, 'dobera.eus' webgunean

Udaleku irekietan parte hartzeko, zabalik dago izena emateko epea, eta dobera.eus webgunean egin daiteke. Maiatzaren 12an bukatuko da epea, baina plazak mugatuak dira, eta beraz, ez da komeni azkenerako uztea.

Koxkorragoak direnen kasu­an, 265 eurokoa da prezioa; 225 eurokoa Doberako bazkideentzat. Txikienen kasuan, berriz, 185 euro dira, eta 155 euro Doberako bazkide izanez gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!