Merkatarien hirugarren kafe tertulia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 27a, 00:00

Gaur egingo dute hirugarren saioa, merkataritza arloko kafe tertulietan. Biterin izango da, arratsaldeko 14:15etatik 16:30etara; eta oraingoan, Badoa kooperatibaren bisita jasoko dute, bizikleta elektrikoen bidezko banaketan aritzen dena, bere esperientzia kontatzeko: «Tokiko garapena eta Km0 filosofia bultzatzera bideratuta dago, bertako komertzio zein ostalariekin lan eginez». Ondoren, eztabaidatuko dute Hernaniko banaketa zerbitzua aktibatzeko aukerei buruz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!