Saio hirukoitza datorren astean, Zilegi Eskolak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 26a, 00:00

Hiru saio izango ditu Zilegi Eskolak, datorren astean, Hernaniko AEK euskaltegiak antolatuta. Batetik, bisita bikoitza egingo dute Herrilur kontsumo elkartera: astelehenean 14:30etan, eta asteartean 09:30etan, AEKn aurreneko azalpenak jaso ondoren. Asteazkenean, berriz, autoaren oinarrizko zaintzari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du Iñigo Motak. 18:00etan elkartuko dira AEKn, eta auto batekin ere praktikatuko dute. Doakoak dira hiru saioak, baina izena eman behar da: 663 043 314 edo zilegieskola@aek.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!