Odola emateko aukera bihar, Aratz ikastolan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 26a, 00:00

DBH1eko ikasleen ekimenez, jangelan izango dira estrakzioak, arratsaldeko 16:00etan hasi eta 19:00ak arte.

Odol emaileekin lotutako pro­iektu bat jarri dute martxan Aratz ikastolan, DBHko lehenengo mailako ikasleen eskutik. Eta horren baitan, odola emateko aukera izango da bihar, ikasto­lan bertan: jangelan egingo dituzte estrakzioak, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

"Gure helburua da odol emaile gehiago egotea, Euskal Herri mailan asko jaitsi baita kopurua. Lau pertsonatik hiruk beharko dute odola, bere bizitzan zehar, gaixotasun, istripu, ebakuntza edo beste arrazoiren batengatik", nabarmendu dute.

Horregatik, bertaratzeko deia luzatu diete herritar guztiei: "Espero dugu bertara gerturatzea, eta odola emateak duen garrantziaz konturatzea, ziur gaudelako zure inguruko norbaitek edo zuk zeuk odola beharko bazenu, jaso nahiko zenukeela. Zauri batengatik odola galtzean, errekuperatu daiteke; baina biziak ezin dira errekuperatu, galduz gero. Akaso odola emanez salbatuko ditugu!", adierazi dute.

Gainera, aurreratu dute meriendatxo bat ere izango dela odola ematen dutenentzat, energiak eta bitaminak berritzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!