Chillidaren eskulturen gaineko katalogo arrazoituaren laugarren liburuxka aurkeztu zuten, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 25a, 00:00

Liburuxkak 1991 eta 2002 urteen artean egindako lanak biltzen ditu.

Euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesa argitaratu dute Eduardo Chillida liburua, eta bertan, artistak 1991 eta 2002 urteen artean egindako eskulturak biltzen ditu. Liburuaz gain, maiatzaren 23an,  Chillida Lekuk ateak irekiko dizkio Phyllida Barlow artista garaikideari.

Eduardo Chillidaren eskulturen gaineko katalogo arrazoituaren laugarren eta azken liburuxka argitaratu du Eduardo Chillidaren Ondorengotzak, Nerea argitaletxeak eta Kutxa Fundazioak eta liburuaren aurkezpena egin zuten ostegunean, Chillida Lekun.

Ignacio Chillidak eta Alberto Cobok zuzendu dute edizio hau, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan dutela ere aitortu zuten aurkezpenean. Euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu dute Eduardo Chillida izeneko liburu bilduma. Bertan, artistak 1991 eta 2002 urte bitartean egindako eskulturak biltzen ditu. Pieza bakoitzak, informazio xehea du, hala nola, datak, materialak, jabeak, erakusketa eta bibliografiak, besteak beste. «Hamar urtetik gorako lana amaitu dugu laugarren liburuki hau argitaratuta eta, ziurtasun osoz, Eduardo Chillidaren eskulturen gaineko lan handia bilakatu da. Katalogo arrazoitua osatzen duten lau liburukietan ekoizpen zabala topa dezakegu, katalogatutako 1.400 eskulturaz baino gehiagoz osatua», aipatu zuen Ignacio Chillidak, eskultorearen semeak. Hark egin du katalogoa, Eduardo Chillidaren Ondorengotzako Alberto Coborekin batera.

Chillidaren Ondorengotzaren zuzendaritza zientifikoarekin egin dute katalogoa eta, Coboren hitzetan, «aldi honetan zehar Chillidak egindako eskultura guztiak identifikatzeko aukera ematen duen dokumentazio- eta analisi-lan historiografiko zorrotzaren eta zabalaren emaitza da». Christa Lichtensternen (artearen historialari ospetsua, eta Eduardo Chillidaren lanean eta pentsamenduan espezialista) testu batek aberasten du katalogazio-lana, eta artista unibertsal honen planteamendu estetikoak argitzen laguntzen du». 

 
Phyllida Barlowren erakusketa, Chillida Lekun

Maiatzaren 23an, Chillida Lekuk ateak irekiko dizkio Phyllida Barlow artista garaikideari, Espainian egingo duen lehen erakusketan. Museorako, bizirik dagoen artista batek bere instalazioetan erakusketa monografiko bat egingo duen lehen aldia da. Nazioarteko artista ospetsuaren lanak aurkezten dituen seriea ari da lantzen museoa, eta, azken urteetan, Antoi Tàpiesen eta Joan Miróren bakarkako erakusketak egin dira. Justu maiatzaren 23an jarriko den erakusketa honek, serie horrekin jarraitzen du.

Chillilda Lekuko zuzendaria den Mireia Massaguék Phyllida Barlowk ingurune eskultorikoaren mugak etengabe zabaltzen dituela aitortu zuen: «Guretzat ohore haundia da bere obra museoan hartzea, eta baserriaren inguru paregabean gure publikoarekin elkarrizketa eta ikuspegi berriak nola sortuko dituen ikusteko irrikaz gaude». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!