23 urtez azpikoak, Belenosen kontra

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 25a, 00:00

23 urtez azpiko mutilak denboraldi polita ari dira osatzen eta gaur, 16:00etan, Avilesen jokatuko dute, Belenosen aurka liga erregularreko hamaseigarren eta azken jardunaldia. Seigarren postuari eutsi nahi dio Hernanik B multzoan. Ondoren postuak erabakiko diren fasea jokatu beharko du. Neskek Durangon dute partidua, 18:00etan. Ez da denboraldi erraza neskentzat, baja asko izan eta gero. Hala ere denboraldia ahalik eta hoberen amaitu nahi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!